Berritxu Nosellas, bere Loiolako etxean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Duela ia bost urte iritsi zen Berritxu Loiolara. Josune Nosellasekin eta bere ama Maria Luisarekin bizi da, eta familiako kide bat gehiago bihurtu da. Zehazki, Yako espezieko loro bat da Berritxu, eta auzoaz gain, sare sozialak ere aztoratu ditu, bere etengabeko hizketaldi xelebreekin. “Isilik dagoenean, arriskua ziurtatua dugu”, dio bere jabeak.
Facebooken jada 20.000 jarraitzaile baino gehiago ditu, eta, Youtuben, 2.200dik gora; bideo ikusienak, gainera, 5 milioi bisita baino gehiago izan ditu. IRUTXULOKO HITZAk ezagutu du hegazti berezia, eta erreportaje zabala argitaratuko du, datorren ostiralean.