'BatZuk. Euskararen lau aurpegi' filma, Koldo Mitxelenan
AEK-k eta Hiru Damatxo ideia faktoriak 20. Korrika-rako ekoitzitako dokumentala emango dute Koldo Mitxelenan, martxoaren 7an, 19:00etan. Lau protagonista ditu dokumentalak: Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero eta Ander Larunbe. Euskarara hurbildu diren lau lagun dira, euskararen lau aurpegi. Aurpegi ezagunak, euren lanbide, zaletasun edota gizarte konpromisoagatik.