Haize ufada gogorrak direla eta, Mirakruz kaleko aldamio bat erori da. Mirakruz 19 eraikina bota eta eraikin berria egiteko aldamioetako bat izan da. Zirkulazioa moztu egin dute Mirakruz kaleko errepidean, eta bertan dira suhiltzaileak eta udaltzainak.