(Argazkia: Batix Ezeiza)
Esnatu, iratzargailua itzali, ohean erdi lo geratu. Iratzargailuaren errepikapenarekin esnatu, berriz itzali, berriz ere erdi lo geratu. Hirugarren aldiz iratzargailua gorrotatu, itzali, jaiki eta dutxa azpira sartu. Apur bat espabilatu, kafea egiten jarri, alpargatak jantzi eta balkoira atera.
Honakoa topatu. Minutu batzuk paisaiari begira tontotuta geratu. Etxera azkar batean sartu, kamera hartu, objektiboa aldatu, balkoira atera. Berriz ere tontotuta geratu. Kameraren parametroak doitu, enfokatu, eta lanbroa artean Larrun atzetik azaltzen ari den eguzkiari argazkia egin. Etxera sartu. Gosaldu.
Egun on.