Korrikari ongietorria emateko jarduera ugari antolatu dituzte Morlansen
Apirilaren 4an iritsiko da Korrika Donostiara. Hori dela eta, Morlanseko bizilagunek egitarau oparoa prestatu dute ongietorria emateko. Apirilaren 4erako ez ezik, apirilaren 2rako ere hainbat jarduera antolatu dituzte.
Apirilak 2, igandea:
16:30- Mintzodromoa. Kafe tertulia. Lokalean. Parte hartzeko morlansberri@gmail.com helbidera idatzi behar da.
16:30- Apaxi ipuin kontalaria. Leire plazan.
18:00- Korrika simulakroa
18:30- Merendola. Leire plazan
19:00- Film laburrak. Lokalean
Apirilak 4, asteartea:
18:00- Petoak egiteko ikastaroa. Leire plazan.
19:00- Txokolatada. Leire plazan.
20:53- Korrika badator! Morlans pasealekua 11 atariaren parean hartuko du Morlanstarrakk auzo elkarteak lekukoa.