Korrikari ongietorria emateko hainbat jarduera antolatu dituzte Bidebietan
ONGIETORRIA KORRIKARI BIDEBIETAN. EGITARAUA:
Martxoak 31, ostirala.
Auzoko hainbat eragilek elkarlanean, zenbait jarduera antolatu dituzte Bidebietan Korrikari ongi etorria emateko. Martxoaren 31n, Bidebietako ikastetxeek antolatuta, Korrika Txikia egingo dute, 11:00etan. Apirilaren 1ean, egun osoko jaia ospatuko dute, eta apirilaren 4an –Donostiatik pasatzen den egunean–, Ankla-ko biribilgunetik Mirakruz biribilgunerainoko lasterketa koloretsuarekin amaituko dute.
- 11:00. Korrika Txikia, Bidebietako ikastetxeek antolatuta.
- 12:00. Non Nahi triki-kalejira (Eltzegor E.K.E.).
- 12:00. Euskal dantzak – gidatuak, irekiak (Herri Ametsa).
- 13:00. Puzgarriak.
- 13:00. Pintxo jaialdia: olagarroa, urdaiazpiko mozketa…
- 16:00. Sari banaketak.
- 17:00. Auzo korrika. Guztiak batera, euskararen alde korrika egingo dute. Ondoren, txokolate jatea Isasa parkean (Uliazpi elkartea).
- 18:30-20:00. Jolasak (Gaztelekua + Haurtxokoa): mural margotzea, Madera proiektuaren jolasak, Twister erraldoia, jausgailua, birziklatzeari buruzko tailer bat.
- 19:30. Euskal saltsa / Pollo Rosa berbena (Eltzegor E.K.E.).
- 18:30. 20. Korrika. Ankla-ko biribilgunetik hasita, Bidebietan barrena. Ondoren, Herreraruntz.