Gaur Intxaurrondon ospatuko dute arrazakeriaren aurkako eguna
Intxaurrondoko Bernat Etxepare plaza kolorez beteko dute gaur arratsaldean, 18:30ean. Gure plaza, gure hizkuntzak lelopean elkartuko dira arrazakeriaren aurkako jarduera baten bueltan. Norberak bere hizkuntzan edo euskalkian Auzo koloretsua idatziko du plazako pareta batean. Atzo arratsaldean Egiako Plaza Haundin elkartu ziren bizilagunak, auzo koloretsua aldarrikatzeko.