Añorgako gaztetxoak, aurreko Korrika iristeko zain. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Añorgako bizilagunak Korrika noiz iritsiko zain daude jada. Itxaronaldia arinagoa egiteko, egitarau zabala antolatu dute, eta Korrikako zirkua ere eramango dute auzora: “Parte hartu eta animatu mozorrotuta etortzera, denon artean Añorga zirku bilaka dezagun!”.
KORRIKA AÑORGAN
- Martxoak 31, ostirala
- 18:00. BatZuk, euskararen lau aurpegi dokumentalaren emanaldia, museoan. Egillek dokumentala aurkeztuko dute eta, ondoren, solasaldia egingo dute.
- Apirilak 4, asteartea: Zirkorrika, frontoian
- 18:00. Haurrentzako eskulan tailerra: maskarak, malabareak, apaingarriak…
- 18:30. Zirko tailerra: malabareak, monozikloa, oreka, slackline, diaboloak…
- 20:30. Afari merienda (bakoitzak zerbait eramango du).
- 22:30. Denak Korrikara!