Buruhandiak nahikoa lan izan du Egian. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
Aldapan behera, kalea hartu du Korrikak Egia auzoan. Lekukoa eskutik eskura eraman dute auzoko eragile, norbanako eta… dendek ere. Adin tarte zabaleko jende asko ibili da Egiako kale batetik bestera. Lehenik behera. Gero gora. Berriz ere behera, eta azkenik, gora eginez abiatu da Korrika Loiola auzora. Mozorrorik ez da falta izan ibilbidean.