Josetxo Mayor izena jarri diote Uliako mintegien parkea zeharkatzen duen bide bati
Udaberriko jaialdia egin zuten igandean Uliako mintegien parkean. Eguerdian omenaldia egin zioten Josetxo Mayor, Uliako bideen sortzaileari omenaldia egiteko. Mayorri esker ona adierazteko asmoz, Uliako mintegien parkea zeharkatzen duen bideari haren izena jarri diote. Antxon Iturrizak hartu zuen hitza omenaldian Mayorren hainbat pasadizo kontatzeko.
Uliako Lore Baratzako kideek azaldu dute giro ederrean auzotar ugarik hartu zutela parte udaberriko jaialdian.