Faroltxoaren piztearekin hasiko dituzte jaiak Morlansen
Maiatzaren 19, 20 eta 21ean jarduera mordoa egongo da auzoan.
Bidebietako Txanpontxo jaien ostean datoz aurten Morlanskoak. Donostiako auzo berriena izan arren, ia sorreratik antolatu dituzte jaiak.
Aurtengo egitarauaren barruan, ostiralean egingo dituzte ohiko faroltxoaren piztea, danborrada eta The Croquets eta Rock Salad musika taldeen kontzertuak, besteak beste.
Larunbatean, umeen jolasak, patatak errioxar erara txapelketa eta olinpiadak izango dira nagusi goizean. Arratsaldean, mus txapelketa eta futbitoko finalak jokatuko dituzte, eta buruhandiak eta erraldoiak ibiliko dira auzotik barrena. Iluntzean, karaokea egongo da, bizilagun guztiek zein hurbiltzen direnek abestu dezaten, eta berbenarekin amaituko dute eguna.
Igandean, pijama gosari berezi bat egingo dute, eta haurrek txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango dute. Plaza dantzak ikusi bitartean, sagardoa dastatzeko parada ere egongo da, eta arratsaldean, Big Band kontzertua eskainiko dute. Jaiak txupinazoarekin amaituko dituzte.
MORLANSKO JAIAK – Maiatzak 19, 20 eta 21
Maiatzak 19, ostirala
- 18:00. Jaien hasierako merienda.
- 19:00. Faroltxoaren piztea.
- 20:00. Danborrada.
- 21:00. Sardina jatea.
- 21:00. Kontzertuak: The Croquets eta Rock Salad.
- 24:00. Buruki DJa.
- 11:00. Umeen jolasak.
- 12:00. Patatak errioxar erara txapelketa.
- 12:30. Olinpiadak.
- 14:30. Auzo bazkaria.
- 16:30. Mus txapelketa.
- 16:30. Haur txokoa eta gaztelekua, 5-17 urte bitartekoentzako.
- 17:00. Futbitoko finalak.
- 18:00. Txokolate jatea.
- 19:30. Buruhandiak eta erraldoiak.
- 21:00. Parrilla jatea.
- 21:30. Karaokea.
- 23:30. Berbena: Fidel Hombre Orquesta.
- 09:00. Diana.
- 10:00. Pijama gosaria.
- 11:00. Haurrentzako txirrindularitza.
- 12:00. Plaza dantzak eta sagardo dastaketa.
- 17:00. Apar jokoa eta puzgarriak.
- 17:00. Big band kontzertua.
- 19:00. Festen itxierako txupinazoa.