Emakumeen Etxeak 7. urtemuga ospatuko du Guardetxean
Zazpigarren urteurrena behar bezala ospatzeko, Donostiako Emakumeen Etxeak festa berezia egingo du, bihar, Guardetxean. Horretarako, hainbat jarduera antolatu dituzte. 18:45ean Placida Yeye DJak emango dio hasiera festari. Aurkezpena, berriz, Gregoreta pailazoak egingo du (19:40). Hainbat talderen emanaldiek, karaokeak eta Miau DJak osatuko dute egitaraua.