Kontadoresen hasi dute bisita. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Olatu Talkaren barnean, hainbat jardueretan parte hartzen ari dira donostiarrak, asteburuan. Bidebietan bisita gidatua antolatu dute, auzoko txokoetan barrena, eta arrakasta izan du deialdiak bizilagunen artean. Altzako Historia Mintegiaren eskutik, auzoaren historian murgildu dira Bidebietakoak, eta, gainera, hainbat pasarteren berri izan dute, auzoko baserrietako eta lehen etxeetako bizilagunen ahotik.
IRUTXULOKO HITZA bisitan egon da, eta erreportaje zabala argitaratuko du ekainaren 26ko astekarian.