Gazteen Antzerki Topaketetan 150 lagunek parte hartuko dute
webgunean sartu.
Abian dira Donostiako Gazteen Antzerki Topaketak. Urtero moduan, 14 eta 30 urte bitarteko gazte donostiarrez osatutako antzerki talde ez profesionalak sustatu eta beraien lana ezagutaraztera emateko aproposa da. Donostiako Udalak, Gazteria Sailaren bidez, eta Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatzen ditu topaketak.
Antzoki Zaharrean, Lugaritzen eta Gazteszenan ikusi ahal izango dira antzezlanak ekainaren 16ra bitartean. Aurkezpenean azaldu zutenez, topaketek aukera paregabea eskaintzen diete talde ez profesionalei beraien ekoizpen, sormen eta hedapen prozesuetan aurrera egiteko. Izan ere, topaketen bidez, esperientzia positibo, atsegin eta hezitzaile bat eskaini nahi da, parte hartzaileen gaitasun sortzaile eta artistikoa elementu motibatzaile bihurtuz
Antzeztuko diren 12 obretatik, 7 euskaraz izango dira, beste 4 gaztelaniaz eta antzezlan bat euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da. Topaketen parte diren taldeak ondorengoak dira: Binahi Antzerki Eskola, Zurriola Antzerki Eskola, Santo Tomas Lizeoa, La Rata India Antzerki Laborategia, Hamaika Buelta, Trikiñuela, Txiribuelta Antzerki Taldea, Santzak Antzerki Taldea eta AteneASP.
Sari banaketa, ekainaren 21ean egingo dute Lugaritz Kultur Etxean. Antzezlanen informazioa eta emanaldi egunak kontsultatzeko Gazte Topaketen