Igogailu bat nahi dute Loiolako bizilagunek
aurtengo martxoan bukatu dituzte azkenean, baina, orain, hustutzen ari dira inguru guztia. Irailerako espero dena atondua izatea, eta bi mural jartzea ere adostua dute bizilagunekin: garai bateko latsariena eta Atari Eder baserriarena.
Loiolako Hariztigain kaleko bizilagunek igogailu bat nahi dute. Zazpi urte inguru daramatzate helburua lortu nahian, eta gerturatzen ari zaiela dirudi. Izan ere, auzoaren goialdean geratzen dira kale horretako etxebizitza batzuk, eta irismen arazoak dituzte hainbat bizilagunek. Dorre luzeek osatzen dute kalea eta goikaldekoetara igotzeko eskaileretatik eta aldapatik jo beharra dago. Udaleko teknikari bat egon zen auzoan duela bi aste, ingurua ikusten, Loiolako Urumea Ibaia auzo elkarteak jakinarazi dionez IRUTXULOKO HITZAri.
Inguru horretan, lurpeko aparkaleku bat egitea aurreikusia du udalak, baina oraindik ez dago jakiterik lanak noiz hasiko dituzten. Horrela, igogailuan bidea egitea egongo litzateke, lurpeko aparkaleku horretatik goiko etxebizitzetaraino. Azken urteetan obra artean dabil auzoa, izan ere, Euskotren geltokiaren lanak 2010ean hasi eta geldirik egon ostean,