Doka aretoa lepo, Berri Txarrak taldearen kontzertuan
Kontzertua iragarri eta berehala agortu ziren sarrerak, bi orduan. Berri Txarrak taldeak jarraitzaile fidelak ditu nonahi, eta Donostian ere ez dute huts egiten. Asteartean eman zuen kontzertua Antiguako Doka kafe antzokian. Aretoa lepo bete zen, eta Dokakoek grabatutako bideoan ikusten da nolako giro ederra sortu zen zuzenekoan. Begira nola agurtu zen taldea!