Morlans eta Lugaritz arteko tunela itxi dute
Aiete-Morlansko igogailuen eraikuntza dela eta itxi dute bidea; bidegorriaren Morlansko sarreraren ondoan hasi baitituzte lanak.
Dirudienez, bederatzi hilabetez egongo da bidea itxita, eta erabiltzaileek diote ez dutela aurre abixurik jaso, bidea itxiko zutela jakinaraziz. Irtenbide bat nahi dute, eta bat baino gehiagok udalera idatzi du kexatuz. Udalak dio harriak erortzeko arriskua dagoela lanen ondorioz, eta horregatik itxi dutela bidegorria.
Aurreikusia zegoen Morlansko bidegorriaren ingurunea hobetzea, igogailuaren eraikuntzarekin, baita oinezkoentzako bideak eraikitzea ere. Horretaz gain, proiektuaren baitan zegoen otorduak egiteko guneak jartzea eta bizikletentzako aparkalekuak atontzea.
Haserre daude hainbat txirrindulari, Morlans eta Lugaritz arteko bidegorriaren tunela itxi dutela eta. Orain, askoz bide luzeagoa egin behar dute erabiltzaileek, auzo batetik bestera joateko.