Txomineko bizilagun batzuk, 2015eko suaren prestaketetan. (Argazkia: Lanberri)
Txominen San Joan sua egingo dute ostiralean, 21:00etan. Lanberri auzo elkarteak antolatuta du jaia, Antzietako aparkalekuan. Auzotarrei deia egin diete, suaren ondoan elkarrekin afaltzeko; eta bakoitzak afaltzeko zerbait eramatea nahi dute, partekatzeko asmoarekin.