Hotzaldi, Caritasek antolatutako bisita batean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Gazte Lanaldiak egingo ditu Caritasek, aurten ere: “Gure inguruan, guregandik oso gertu, pertsona batzuek egoera zailak bizi dituzte: pobrezian bizi dira, bakarrik daude, gaixorik, ez dute askatasunik”. Haiei laguntzeko bolintarioak behar dituzte, gazteak, 18 urtetik gorakoak. Matrikulak 30 euroko prezioa du, eta bazkaria barne izango dute. Helburua da bazterkeriaren errealitateari aurre egitea eta gazteei Caritasen lanaren berri ematea.
Donostialdean bederatzi egunekoa izango da lanaldia, uztailaren 10etik 20ra, 9:00etatik 13:00etara, eta arratsaldeetan jarduerak izango dituzte. Boluntarioak leku hauetan arituko dira: Aterpe, Laguntza Etxea, Betania eta Aukera. Izena emateko 943 44 07 44 telefono zenbakira deitu behar da (Itsaso).
Martuteneko espetxean ere egingo dute beste egonaldi bat, bederatzi egunetakoa hori ere, uztailaren 8tik 16ra. Ordutegia 9:00etatik 13:30era eta 16:30etatik 19:30era izango da. Izena emateko: 659 10 76 13 (Luis Miguel) / 676 888 130 (Jose Luis).
Informazio gehiagorako, lanaldietako posta elektronikora idatz daiteke:
boluntarioak@caritasgi.org