San Joan bezperako zortziko dantza ikasteko elkartuko dira Morlanskoak
Morlansen ere San Joan bezpera ospatuko dute, eta bizilagunek ospakizun egun honetan dantzatu ohi den zortziko dantza egitea nahi dute. Dantzatzen ikasteko gaur (ekainak 21) elkartuko dira Leire plazan, 19:00etan. Ostiralean, San Joan bezperan, 20:00etan piztuko dute sua, eta afari-merienda prestatuko dute.