San Joan sua, zezensuzkoak eta gehiago, Amaran
Amarako Donosti Berri elkarteak antolatuta, San Joan bezpera ospatzeko egitarau bat egingo dute auzoan, Easo plazan. Haurrentzako txokolate jatearekin hasiko da egitaraua, 18:00etan. Ondoren, sua prestatzen hasiko dira denen artean. Dantza ikusteko aukera ere izango da, Eskola dantza taldekoek esku dantza dantzatuko dute eta, 20:00etan.
Ondoren, 20:30ean, toka txapelketa jokatuko dute. Eta San Joan bezperako gaua iluntzen hasten den momentuan, bi zezensuzko aterako dira, 22:15ean, jaia girotzeko. San Joan sua 22:30ean piztuko dute. Urtero bezala, lore sortak banatuko dituzte.