Bizikletentzako 180 plaza gehiago jarri dituzte hondartza inguruan
Udalak bizikletentzako 180 plaza gehiago jarri ditu Zurriola, Kontxa eta Ondarretako hondartza inguruetan.
Kursaal jauregiaren ondoan, 54 bizikletentzako sei aparkaleku, eta Leizaola pasealekuan beste 27 bizikletentzako hiru aparkaleku. Ondarretan beste sei aparkaleku jarri ditu udalak bi puntutan: hiru Antiguako tunelaren ondoan eta beste hiru Tenisaren ondoan. Gune bakoitzean 27 bizikleta uzteko tokia dago, hau da, guztira 54 bizikletentzako tokia. Kontxari dagokionez, Mugikortasun departamentuak Miraflores-eko Markesaren etxaren ondoan 45 aparkamendu jartzea aurreikusten zuen, baina bertan hasi behar dituzten lanak direla eta, aparkalekua zein beste lekutan jarri pentsatzen ari dira.
Pilar Aranak Mugikortasun zinegotziak azaldu du aparkaleku horiei esker hondartzetara joaten direnei zerbitzu egokia eman nahi dietela.
Bestalde, gozatu 30ak kanpaina ere abiarazi du udalak, horrela, bizikletan dabiltzanek 30 kilometro orduko guneak erabiltzeko.