(Argazkia: Olatu Talka)
Txanoak, bainujantziak, baloi puzgarriak, eguzkitako betaurrekoak… oporretako tramankuluk guztiak soinean hartu eta
Loiola D’or filmatu zuten auzoko bizilagunek, maiatzean. Muntaketa egina dago jada, eta kultur etxean estreinatuko dute spota, ostiralean, 19:00etan.
Herri Akzioa dinamikaren baitan egin zuten grabaketa; aurretik hainbat ikus-entzunezko egin dituzte azken urteetan.
Loiolako bizilagunek eta Olatu Talkako argazkilari batek grabaketaren momentu onenak harrapatu zituzten euren kamerekin.