San Nahi d’ Eguna. (Argazkia: Hitza)
Amarako gazteek antolatuta,
San Nahi d’Eguna egingo dute larunbatean, uztailaren 1ean. Aurtengoa hogeitahirugarrena izango da. “Nahi dutena” egiteko eguna dela diote, baina jaialdiaren helburua da jai ofizialen mugetatik atera, eta auzotarren parte-hartzea bermatuko duen aisialdi eredu batera jauzia ematea. Egun osoko egitaraua prestatu dute Easo plazan. Goizean, hamaiketan, hamaiketakoa egingo dute. Ondoren, jolasak. Bazkalorduan bertso bazkari baten bueltan elkartuko dira, 14:30ean. Arratsaldean sagardoa dastatzeko aukera izango da, 18:00etan. Gauean, 21:00etan, elektrotxarangak girotuko du festa.