Ireki eta berhala idxi dut. (Argazkia: Belartza 2 Gelditu)
Belartzako McDonald’s jatetxea itxi dute ireki eta egun batera. Belartza 2 Gelditu plataformak ostegunean salatu zuen jatetxea baimenik gabe zabaldu zutela; izan ere, azaldu zuten ireki ahal izateko hainbat agiri falta zitzaizkiola.
Dena den, bizilagunak kezkatuta daudela azaldu dute: “McDonald’sen kasuak aro berri bat zabaldu du Añorgan eta kezkatuta gaude. 2177 biztanle baino ez gara eta gurean ia herritar baino multinazional gehiago dago”. Azaldu dute urrats bat dela McDonald’s ixtea baina euren “presioagatik” izango ez balitz udalak ez lukeela ezer egingo uste dute.