Zenbat euskara entzuten da Donostian?
Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale Neurketaren emaitzak aurkeztu zituen aurreko astean Soziolinguistika Klusterrak. Donostian behera egin du euskararen erabilerak eta hainbat datu esanguratsu atera dira. Solaskideen %15,2 entzun dute euskarazko elkarrizketatan.
Dena den, esaterako, 2 eta 24 urte bitarteko gazteen erabilerak gora egin du nabarmen 2011. urtetik. Bestalde, datuek erakutsi dute nagusiek euskara gehiago erabiltzen dutela haurrekin hitz egitean beraien artean hitz egitean baino. Azkenik, ondorioztatu dute 2016ko datuen araber, oreka bat dagoela emakumezkoen eta gizonezkoen artean, euskararen erabilera dagokionean.
IRUTXULOKO HITZAk gaiaren inguruko erreportajea argitaratuko du ostiralean.