IV. Urumea Blues & Jazz jaialdia, ibai ertzeko proposamena
Cristina Enea fundazioaren HidroLogikak programaren barruan, IV. Urumea Blues & Jazz jaialdia egingo dute, hilaren 27an. Egitasmoaren laugarren edizioa Urumea ibaiaren ertzean egingo dute –Ernio mendia kalea, 8–. Antolatzaileen esanetan, jazz musika ilunabar polifoniko baten protagonista bihurtuko da. Zuzenean bi talde ariko dira. Tutti Frutti Jazz Project (19:00) eta Evening Prayer Quartet (20:30).