'Itsasoa baino gehiago gara'
Yerendi Alaman, Violeta Belda, Marta Benito eta Elena Borja; Donostiarrako arraunlariak.
Berriak, Mediterraneokoak, kanpotarrak. Hilabete pasa da dagoeneko Donostiara iritsi ginenetik, eta egia esan behar badugu, ez genekien gutaz zer izango zen. Pixkanaka -edo paladaz palada-, hirira, entrenamenduetara, eta batez ere, taldera ohitzen joan gara.
Guztia ematen zuten ezezagun batzuk ginen. Kanpotik erraza dirudi, baina oso zaila da ezezagun batzuk jada osatua dagoen eta bizipen batzuk dituen talde baten parte sentitzea. Trainerua soilik mugitzen da, entrenamendu bakoitzean, buru belarri bultzatzen ari diren borrokalariak badaude; elkarrengatik kezkatu, eta irabaztean baino, hobetzean amesten duten arraunlariak badaude traineru horretan.
“Itsasoa baino gehiago gara” entzuten da behin eta berriz txaluparen barruan estropada bakoitzaren aurretik. Eta jada ez da esaldi soil bat, denok partekatzen dugun sentimendu bat baizik. Sentimendu hori ez dugu 13 arraunlarik eta patroiak bakarrik bizi izaten, proiektu hau aurrera atera dadin egunero-egunero lanean ari garen guztiok baizik.
Horretaz guztiaz gain, azpimarratu nahi dugu hasiera-hasieratik lagundu digutela traineruan, taldean, klubean partaide bat gehiago izaten, eta aldi berean, atzerritar sentimendua are txikiagoa izaten. Egia esan, guretzat, meritu handia zen euskaraz ematen ziren aginduak, errazenak izanda ere, ulertzen ari ginela ikustea.
Familiarengandik eta gure betiko lagunengandik urrun gauden arren, denbora ziztu bizian doakigu, kontutan izanik, hilabete baino zerbait gehixeago geratzen dela denboraldia amaitzeko hemen. Beraz, ordura arte, etengabeko ikasketa honetan jarraituko dugu.