Bakearen bidean urratsak egiteko manifestazioa deitu du Kalerak irailaren 10ean
rduraz jokatzeko eta eragile guztien artean bide-orria osatzeko garaia dela. Manifestazioa 13:30ean aterako da Bulebarretik.
“Helburu eta urgentziak ondo finkatuz; larriki gaixo diren presoak, adinekoak, urte asko espetxean daramatenak, sakabanaketaren amaiera, eta guztiak espetxeetatik irten daitezen plangintza integral bat osatzeko kontsentsutik eta akordiotik ekin behar diogu. Bakearen bideak ez du onartzen alderdi politikoen interesei begiratzea, herri honen behar eta interesei baizik”, azaldu dute antolatzaileek. Uste dute badela ordua aurreko fasea “modu iraunkor eta egokian ixteko” eta honela gaineratu dute: “Guztion artean sufrimendu honekin, zentzugabekeria honekin, bortizkeria mota honekin amaitzeko, ahaleginean sakontzea ezinbestekoa dugu”.
Azaldu dute, “ezinbestekoa” dela eragile politiko, sozial eta instituzional guztien parte hartzea: “Garbi dugu presoen afera ez dela ezker abertzalearen ardura bakarrik, herri honetan gatazka gogorra egon da eta horren ondorio baizik ez dira dira euskal errepresaliatuak. Beraz, ez dezagun errealitate honen aurrean beste alde batetara begiratu”.
Datorren iganderako moilizazioa deitu du Kalera dinamikak eta azaldu du a