(Argazkia: Batix Ezeiza)
Lau urtaroak aste bakarrean bizi ahal ditugun herri honetan, hondartzara joateko ohitura dugu hala ere. Udako egun oskarbi, bero eta luzeen zain egon beharko bagenu gure kostaldeko hondartzetan gozatzeko, hobe genuke belarrez estali eta lorategi moduan erabiliko bagenitu. Zorionez, giro freskoak, zeru estaliek edota haize zakarrak ez gaitu kikiltzen, eta gai gara hondartzara jertse, galtza luze, aterki eta galtzerdiekin joateko. Bada ezpada ere.
Donostiarrak hondartzazaleak gara, baita eguraldi ona egiten duenean ere.