Loiolako jaietako ardo azoka jaso dute bideo batean
https://youtu.be/C41HrUZItEQ
Loiolako jaietako berritasun nagusia Euskal Herriko Ardoen Azoka izan da aurten. Joxemi Aierbe auzotarrak bultzatu du jarduera, eta oso pozik dago izandako erantzunarekin. Izan ere, Eliza kalea jendez bete zen dastaketaren egunean, eta oso giro polita biltzea lortu zuten denen artean. Guztira, 35 upeltegi baino gehiago bildu ziren, eta 60 ardo mota baino gehiago. Loiolan bizitakoa ikus-entzunezko batean jaso dute.