Udalak harrera egin dio Donostiarrari
TKE ligarako igoera lortu berri du taldeak, asteburuan. Arraun elkarteko kideak zoriondu zituzten Eneko Goia alkateak eta udal talde guztietako zinegotziek, astelehen arratsaldeko ekitaldian. Opari trukea egin zuten, hala, alkateak plaka bat eman zien Donostiarrakoei, eta, arraun elkarteak bandera bat eman dio udalari, taldekide guztien sinadurekin.
Eneko Goiak hiriaren izenean eskerrak eman dizkie arraunlariei egindako esfortzuagatik: “Orain maila gorenean aritu beharko duzue, eta horretarako egindako bideari eutsi behar diozue. Eta etorkizunean Kontxako Bandera etxean geratzeko amets egin!”.
Donostiarrak eskerrak eman dizkio udalari, sare sozialen bidez: “Eskerrik asko Donostiako Udaleko kide guztiei, eskainitako harrerarengatik, eta gure proiektuaren alde luzaro erakutsitako jarrerarengatik. Lanean jarraituko dugu, Donostiaren izena harrotasunez eramaten jarraitzeko. Gora Donostia eta gora Donostiarra!”.
Harrera egin die udalak Donostiarrako arraunlari, teknikari eta zuzendaritza kideei, udalbatza aretoan. Hain zuzen,