Azken sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo du udalak
Ostiral goizaldean Egian izandako erasoa gaitzetsi dute udal talde guztiek
Donostiako udal taldeek adierazpen instituzionala plazaratu dute Egian izandako azken sexu erasoa salatzeko. Udalak hiritarrei dei egin die bihar, asteazkena, 12:00etan Alderdi Ederreko lorategian egingo den gaitzespen elkarretaratzean parte hartzera.
Adierazpenaren arabera, udalak erabateko irmotasunez gaitzetsi du asteburuko sexu erasoa. “Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da”.
Babesa eta elkartasuna adierazi diote “eraso tamalgarriaren” biktimari, bere familiari eta hurbilekoei ere. “Udalak biktimari eskainiko dio Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia”.
Sexu erasoen kontrako borrokan bere konpromisoa berretsi du udalak adierazpenean: “Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde”.
Erlazionatutako edukiaEgian eraso sexista bat gertatu da bart