Egiako lehen gaztetxeko pegatinak
Jareño fabrika zaharrean sortu zen Egiako lehen gaztetxea, egun auzoko kultur etxea dagoen orubean. 1987ko maiatzean okupatu zuen gazte talde batek. Iñaki Subijana bizilaguna gaztetxeko kide izan zen, eta garaiko argazki bilduma mardula gordetzen du etxean. Gaztetxeko agertoki gainera igo ziren hainbat musika talde erretratatu zituen Subijanak. Garaiko hainbat pegatina ere berreskuratu ditu.