Irati Urkiola, iritzi atalerako fitxaketa berria
Izarne Zelaiaren Larre motxean zutabea aurkeztu genizuen. Orain beste fitxaketa bat egin dugu, beraz iritzi atala gero eta aberatsagoa izateko helburua lortzen ari gara pixkanaka! Irati Urkiola da kolaboratzaile berria. Ostiralean argitaratuko dugu bere lehen zutabea.
Irutxuloko Hitzan jada parte hartu izan du iritzigile gisa. Iazko Aste Nagusian Piraten jaien inguruko gogoetak idatzi zituen, eta aurtengo Txio kronikan ere parte hartu du.
Hilabetean behin ariko da zenbait gaik sortzen dizkioten “kilimak” hitz bihurtzen. Sentsazio horiek guztiek emango diete paso (K)alanbreak atalari: “Alanbreak bezain hauskor izan daitezkeen gai, iritzi edo pasarteen inguruan sorturiko kilimak eta sentitutako kalanbreak izango dira, beraz, zutabe honetan kontatu nahiko ditudanak”, azaldu du Urkiolak.
Lehengo astean iritzi atalean fitxaketa berria genuela iragarri genuen, eta