Rotetako haur mailako taldea, 1971n, hondartzan. (Argazkia: Roteta)
Altzan du egoitza Roteta Kirol Elkarteak. Futbolean murgilduta ibili da bere sorreratik, eta aurten 50 urte bete ditu. Garai batean klubak izan zituen maila txikietako taldeak, baina, aspaldiko urteetan, helduen talde bakarra du, 17 urtetik gorako jokalariekin.
Parte Zaharreko Ion Otxoa da azken sei urteetan Rotetako presidentea, eta klubaren berri eman dio IRUTXULOKO HITZAri. Erreportaje zabala argitaratuko dugu ostiraleko astekarian, gaiaren inguruan.