Agurain, Lasarte eta Egiako esperientziak izango dituzte hizpide bihar Intxaurrondon
'Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon' erronkaren harira, Larrotxene kultur etxean egingo dute ekitaldia.
Intxaurrondokoen erronkak aurrera darrai. Dagoeneko 146 Aho-bizi eta 30 Belarri-prest lortu dituzte, baina oraindik parte hartzaileak behar dituzte 250 eta 500era iristeko. Horren harira, bihar, asteartea, egitasmoa ezagutzera emateko, auzoko argazkia atera eta Agurain, Lasarte eta Egiako esperientzien trukaketa egingo dute, 18:30etik aurrera, Larrotxenen. Azken batean, animatu egin nahi dute jendea konpromiso pertsonala hartzera eta proiektu honen parte izatera.