Argazki bila dabil Museum Cemento Rezola
Museum Cemento Rezola. Erakusketa kolektiboa izango da, eta Añorgako paisaiaren bilakaera erakustea du helburu. Museoak berak bere artxibotik zenbait argazki aukeratuko ditu jada, eta, aldi berean, deia egin die Añorgako bizilagunei. Etxean bilatu eta auzoko paisaia erakusten duten argazkiak eramateko eskatu diete. Argazkiak posta elektroniko bidez bidal daitezke (info@museumcementorezola.org), edo museora bertara eraman daitezke, urriaren 7a arte.
Erakusketaren aitzakia da iraila eta urria bitartean Ondarearen Europako Jardunaldiak direla.
Añorgako Paisaiaren Garapena izeneko erakusketa osatzen ari da