Plaza dantzen ikastaroa antolatu du Kresalak
Plaza dantzen ikastaroa antolatu du Kresala dantza taldeak. Saioak ostiraletan izango dira, Kresala elkartearen Parte Zaharreko egoitzan. Zehazki, urriaren 20tik abenduaren 22ra izango dira saioak, eta bi multzotan banatuko dituzte ikasleak:
hasiberriak ariko dira 18:30etik 19:30era; eta aurreratuak, berriz, 19:30etik 20:30era.
Elkartearekin harremanetan jarri beharra dago informazio gehiago lortzeko edo izena emateko: plazadantza@gmail.com posta elektronikora idatzita, edo lehenengo egunean saioa baino ordu erdi lehenago azalduta.