Amara Berriko haurrak hormairudi bat egiten ari dira Anoeta inguruan
Amara Berriko jai herrikoiak hasiko dira bihar, eta urtero egin ohi duten moduan, auzoko haurrekin batera hormairudi bat egiten ari dira. Amara Berriko ikastetxe eta ikastoletako ikasleak ari dira Gaska kiroldegiaren ondoko pareta bat margotzen. Ostegunean inauguratuko dute, 17:30ean. Ondoren, jaigunera joango dira denak, Olaeta plazara.