Martxa zaratatsuaren deialdiaren kartela.
Kataluniako gertakarien harira
Oraingoan Bai Donostialdeko herritarron asanblada sortu dute. Dinamika honen barruan martxa zaratatsua egiteko deia egin dute ostegunerako, urriaren 12rako.
Herreratik abiatuko dira 11:30ean, eta Intxaurrondoraino joango dira. Burrunba eta zarata egiteko tresnak ekartzeko deia egin dute.
Ostegunean Kataluniari elkartasuna adierazteko beste protesta bat egingo dute. Erasoen kontra eta demokraziaren alde, elkarretaratzea egingo dute
Egiako Tabakalerako plazan, 12:30ean.