'Ama Begira Zazu' #26, Batix Ezeiza
Zenbait hamarkada atzera, Donostiako kaia inguruotako arrantza portu garrantzitsuenetakoa izan zen. Dozenaka arrantza barku zeuden bertan; arrainaren deskargak sekulako mugimendua sortzen zuen kaian eta Parte Zaharrean.
Gaur egun, arrantzaleen kofradiaren lonja itxita dago; erdiko moilatik ibiltzea debekatuta, uretan bainatzea bezala; kirol portu bilakatuta, pribatizazio prozesua ari da bizitzen kaia; bertan deskargatutako arraina saltzen zen merkatua, multinazionalen esku; arrantza barkuak, dozena erdi ere ez.
Argazkitarako edo. Parte Zaharreko souvenir dendatan postal moduan saltzeko.