Cinema Caravan jaialdi ibiltaria Guardetxean da
Zinema, musika, gastronomia eta arte garaikide japoniarra batzen dituen jaialdi ibiltaria da Cinema Caravan. Atzo hasi zen jaialdia Guardetxean, eta jarraipena izango du gaur. 18:00etatik aurrera argazki eta marrazki erakusketak izango dira, eta janari japoniarraren dastaketa. Gauerdian, berriz, Play with the earth dokumentala eskainiko dute zuzeneko musikarekin (00:00).