(Argazkia: Estitxu Zabala)
Egonkortasuna lortzea du helburu nagusitzat Nekane Arzallusek, Gipuzkoa Basketeko presidenteak. Horrela, ACB ligara itzulita, emaitza onak lortu eta zale gehiago gerturatzea dute buruan: “Gogor ari gara lanean”.
Arzallus pozik dabil azkenaldian, garai onak iritsi baitira klubera, urteetako lanaren ostean, eta berri hobeak zabaltzeko gogoz dago: “Joan den uda gogorra izan da, apirilaren 21ean lortu genuelako igoera, eta irailera arte ez dugu jakin non egongo ginen. Baina bueno, hemen gaude berriro”.
Elkarrizketa luzea egin dio IRUTXULOKO HITZAk, eta ostiraleko astekarian egongo da irakurtzeko aukera.