‘Marrazketabar’ lanean bere estudioan.
Donostiarra da eta Bartzelonan bizi da.
Marrazketabar izengoitiarekin ezaguna egin da, Realaren ilustrazio eta karikaturengatik. Bere kabuz hasi zen marrazkiak egiten. Talde txuri urdinaren armarriarekin marrazki dibertigarriak egin izan ditu. Baita futbol jokalarienak ere. Aurten hasi da elkarlanean Realarekin, eta bere marrazkiak leku askotan ikus daitezke.
Baina, nor da Marrazketabar? IRUTXULOKO HITZAk izengoitiaren atzean dagoen marrazkilaria elkarrizketatu du, eta biharko astekarian irakurri ahal izango da.