Paco Yoldiko bi igerilekuak itxita egongo dira larunbata bitarte
Azken egunetan egindako uraren neurketek bakterio bat dagoela atzeman dute, eta bi igerilekuak desinfektatzea erabaki dute arduradunek. Horrela, bi igerilekuak (50m eta 25m) itxita egongo dira larunbateko 15:00ak arte.
Pasa den astean kloro bidez egindako tratamenduak ez du bakterioa guztiz desagertarazi, eta segurtasuna zein osasuna bermatu ahal izateko desinfektatu egingo dituzte.
Dena dela, itxialdiak ez du eraginik izango kiroldegiko gimnasioetan eta pistetan. Zabalik egongo dira.