Ongietorria eman diote udazkenari
Uliako Lore Baratzak-en ekimenez, Udazkeneko jaialdia egin eta Uliako mintegietan eraiki nahi zituzten etxebizitzak egiteko proiektua gelditu dutela ospatu zuten igandean. Eguna tarteka euritsua izan bazen ere, bertaratutako jendeak jaialdiaz gozatzeko aukera izan zuen, parkeko hiru negutegi prestatu baitzituzten jarduerak egin ahal izateko. Jarduera horiek auzotarrek beraiek antolatu dituzte; tartean, Ezkutaketa Txapelketa.