(Argazkia: Batix Ezeiza)
Donostia jendez lepo, hondartzak gainezka, badia itsasontziz beteta eta kaleak turistek hartuta gustuko dituenik izango da, ziur naiz. Baina nahiz eta turismoa dagoeneko urte osoko fenomenoa den, gainontzekoak uda parteko ezaugarriak dira nagusiki.
Nik behintzat, aukeran, nahiago det hiria udazken-negu garaian egon ohi den moduan: lasaiago, badian barkurik gabe, hondartzatan pertsona gutxi batzuk gaudela, kale, plaza eta parkeak udazken kolorez jantzita. Eta baita hondartzak ere, batzuetan, geroz eta goiztiarragoak diren ilunabarrei esker.