Arzak jatetxean afari bat zozkatuko du Txanpontxo jai batzordeak
Bidebietako Txanpontxo jai batzordeak zozketa berezi bat egingo du datozen egunotan. Izan ere, Arzak jatetxean bi pertsonentzako afari bat zozkatu nahi dute. Hala, 2 euroren truke, parte hartu dezake edonork, ondorengo komertzio eta tabernara bertaratuta:
- Bidebietan: Riojano, Guardaplata, Itsasoa, Estankoa, Erreka, Jubis, Tikei, DCine eta Zumardi.
- Altzan: Goizalde okindegia.