Madeleine talde donostiarrak, KAOM jaialdian parte hartuko du.
Underground mailako musika bultzatzea helburu duen KAOM jaialdia egingo dute gaur, Amarako Convent Garden guneko La Cripta aretoan. Hirugarren urtez, Gure Bazterrak eta Keep An Open Mind elkarteek bat egin dute musika taldeei plaza desberdin bat eskaintzeko. Viva Belgrado, Anteros, Madeleine eta Fetitxe bandak ariko dira agertokian 19:00etatik aurrera. Sarrerak 12 euro balio ditu.